Kora izeneko harpa Senegal, Gambia eta Mali inguruko herrialdeetan jotzen da. Eneko Larrañagak, ordea, instrumentua bere egin, eta Enekora emanaldia eskainiko du Tedone jatetxean. Kora izpiak disko berria aurkezten ari da Larrañaga, eta tradiziozko kantuak zein berak asmatutakoak nahastuko ditu, betiere euskaraz kantatuz. Kontzertua afaldu bitartean izango da.
Enekora kantaldi-afaria
Gaur, 20:45etik aurrera, Donostiako Gros auzoko Tedone jatetxean.
Kontzertua
Harpa afrikarra eta euskara uztartuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu