Hitzaldia

Harriak pentsatzen

2015eko otsailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gogoeta harri baten inguruan hitzaldia emango du gaur Bernardo Atxagak. Arte Ederretako Fakultateko Irudigintza Sailak antolatu du, Komikigintza ikasgaiaren barruan. Poesia, ipuingintza zein eleberria landu ostean, narrazioa eta saiakera jorratu ditu Atxagak azken liburuan: Txoriak kolpeka (Pamiela). Liburuko lehen lanean —Andoniren heriotza LSDaren argitan—, duela 800.000 urte gizaki batek izaniko istripuaz ari da. Bigarrenean —Pierrek dioena entzuten dut—, erlezaintzaren munduan murgiltzen da. Azkena, saiakera labur bat da, Lawrence Arabiakoaren inguruan.

'Gogoeta harri baten inguruan'

Gaur, 12:30ean, Arte Ederretako Fakultateko gradu aretoan, EHUko Leioako (Bizkaia) campusean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.