Hau Pittu Hau konpartsak Euskara Saria emango du gaur arratsaldean
HAU PITTU HAU.Euskararen alde egindako lana aitortzeko, Hau Pittu Hau konpartsak urtero ematen du Euskara Saria. Eta Euskalgunearen Euskaraz Bizi egunaren barruan, halaxe egingo du gaur ere, 17:00etan. Hori baino lehen, Ane Pirata izango da gunean. Eta saria banatu ostean, Gotx elektrotxaranga ibiliko da ingurua alaitzen. Gauean, Txopet eta Huntza taldeak igoko dira oholtzara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu