Haurrentzako antzerkia

Patata Tropikala taldeak 'Baso sorgindua' haurrentzako antzezlana eskainiko du gaur, Donemiliagan

Patata Tropikala taldearen Baso sorgindua antzezlaneko une bat. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Patata Tropikala antzerki taldeak Mendiko altxorra, Zapata gorriak eta Baso sorgindua emanaldiak egiten ditu. Baso sorgindua aurkeztuko du gaur, 19:00etan, Donemiliagan (Araba), eta Baztango (Nafarroa) Lekarozko frontoian bihar, 17:00etan.

Irudimen eta kolorez beteriko antzezlan bat da. Aktoreak eta txotxongiloak agertzen dira, eta fantasiazko mundu batean murgiltzen dute ikuslea. Leialtasuna, ausardia eta naturaren errespetua bultzatzen dute lan horretan, betiere fantasia eta umorea galdu gabe.

Baso batean gertatutako istorio bat kontatzen dute. Duela urte asko, sorgin gaizto bat bizi zen baso horretan, eta erreinu guztia gobernatzen zuen. Neskatilak zapo bihurtzen zituen, eta gaiztakeriak egiten zituen eskualde osoan barrena. Bitartean, Nino gazteak zapoak musukatzen zituen, berezko egoerara itzul zitezen. Baina, egun batean, Merlin aztia agertu eta misio berri bat proposatuko dio Ninori: amaierarik gabeko zortearen hirusta aurkitzea. Egun horretatik aurrera, beste abentura batean sartuko da Nino, eta pertsonaia bitxi bezain zoragarriak aurkituko ditu: Lurraren Jauna, Aintziraren Anderea, animalia hiztunak, milaka urteko zuhaitzak eta rock-and-rolla maite duen harrijale bat. Ninok bide horri jarraitu beharko dio hirusta aurkitu eta sorgin zitala garaitzeko.

'BASO SORGINDUA'

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Donemiliagan (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.