Gastronomia

Hautatu dituzte Basque Culinary World Prize sariko hamar finalistak

Aurtengo irabazlearen izena hilaren 24an jakinaraziko dute Italian, Modena hirian.

urtzi urkizu
2018ko uztailaren 2a
07:00
Entzun

Gaur arratsaldean ezagutarazi dituzte Basque Culinary World Prize 2018 sariko hamar finalisten izenak —saria Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek ematen dute, Euskadi-Basque Country estrategiaren barnean—. Honako hauek dira hamar sukaldari finalistak: Anthony Myint (AEB), Caleb Zigas (AEB), Dieuveil Malonga (Kongo), Ebru Baybara Demir (Turkia), Heidi Bjerkan (Norvegia), Jock Zonfrillo (Australia-Eskozia), Karissa Becerra (Peru), Marc Puig-Pey (Katalunia), Matt Orlando (Danimarka-AEB) eta Virgilio Martinez (Peru). New Yorkeko Cosme jatetxean eman dituzte argitara izenak.

Aurkezpenean, honako hau esan du Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak: "Euskadi-Basque Country estrategia integralaren barruan kokatzen da saria, eta haren xedea da euskal gizartearen balio komunak, hala nola ahaleginaren kultura, konpromisoa, hobetzeko gaitasuna, bokazio berritzailea eta lehiakorra, eta emakume eta gizonentzako aukera berdintasuna Euskadiren irudiari lotzea, nazioarteko gure aurkezpen txartela izan daitezen".

Epaimahaiburua Joan Roca izango da, Celler de Can Roca jatetxeko chefa. Saria irabazten duenak 100.000 euro eskuratuko ditu, sukaldaritzaren ahalmen eraldatzailea adierazten duen proiektu baterako dohaintzan eman ditzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.