Heavya eta letra zirikatzaileak

Heavy metal estiloko El Reno Renardo talde bizkaitarrak kontzertu bat emango du gaur Bilborock aretoan

Irudian, El Reno Renardo taldeko kideak, entseatzen duten lokalean. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko abenduaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Heavy metal estiloa eta letra zirikatzaileak biltzen ditu El Reno Renardo talde bizkaitarrak. Gaur, kontzertu bat emango dute Bilborock aretoan, 22:00etan. Sarrerek 12 euro balio dute aurretik erosiz gero eta, 15 euro leihatilan. Taldeak 2010ean kaleratu zuen azkeneko diskoa: El improperio contraataca izenekoa. Proiektuaren sortzailea Jevo da, taldeko abeslaria. 2006an, Metalcrilator izeneko taldea jarri zuen martxan. Baina proiektua ez zen aurrera atera. Horregatik, izena aldatu eta, El Reno Renordo gisa, bidea bakarrik egitea erabaki zuen. Internet bidez doako lehen diskoa grabatuko zuen, 2007an, eta arrakasta nahikoa izan zuen. Gitarra, baxua, eta bateria doinuen atzean, baita ahotsean ere, lagun bakarra gordetzen zen. Baina hori sekretua izan den denbora luzez, gezurrezko talde bat asmatu baitzuen. Hala sortu zen bigarren lana: El Reno Renardo y el Reino De La Cagalera De Bisbal. Disko horrekin batera, kontzertuak emateko proposamen ugari eskaini zizkioten. Hala, bi urteko anonimotasuna atzean utzi eta benetako talde bat sortu zuen Jevok. Bateria jotzailea Valhalla taldeko Ivan da, baxua jotzeaz Those radios taldeko Joss arduratzen da, eta gitarra jotzailea Aitor da, Governors taldekoa. Horren lekua Valhalla taldeko Mikelek hartu zuen segituan. Gerora, Jossek ere utzi du taldea, eta Ander sartu da.

EL RENO RENARDO

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Bilborock aretoan, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.