Maite Angoitia kontserbagilearen aholkuak:
1. Hegaluzeak oso freskoa egon behar du.
2. Ebaki ontziaren tamainako hegaluze zatiak: 7-8 zentimetro.
3. Litro ur bati bota 125 gramo gatz, eta irakiten jarri. Gatza urtu delarik, bota barrura hegaluzea, 7-8 minutuz.
4. Sardexka batez, egiaztatu erpina zabaltzen dela.
5. Hala delarik, sua hil, eta hezurrak eta azala kendu.
6. Ontziak esterilizatu.
7. Ontziaren oinarrian, bi atzamar olio bota (ekilore edo oliba-olio, gustuaren arabera), gero hegaluze zatia, eta gainetik berriz ere olioa, hegaluzea ondo estali arte.
8. Itxi, baina tinkatu gabe, eta10-15 minutuz utzi hegaluzeari olioa edaten.
9. Uretan sartu, ontziaren erdiraino, eta, irakiten hasten denean, utzi 10-15 minutuz.
10. Tapa zabaldu, eta begiratu ea olio gehiagorik behar duen hegaluzea ondo estalita egoteko.
11. Tapak eta ontziak ongi garbitu.
12. Tapatu, ongi tinkatuz; uretan sartu (urak ontzia erabat estali behar du); ura irakiten hasten denean, 90 minutuz utzi.
13. Kontuz: ez jarri ontziak bata bestearen gainean; gainekoek ez baitiote pekoari airerik gabe ixten uzten.
14. Jarraian, atera ontziak, eta buruz behera jarri, trapu baten gainean hoztu arte.
15. Hoztu ondotik, nahi bezala jar daitezke, zutik, buruz behera...
16. Olioa ilundu bada, normala da; denborarekin, garbituz joango da.
17. Kontsumitzeko, hobe bi hilabetez zain egotea, gustua ondo har dezan.
Hegaluzea kontserban ezartzeko gida
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu