Hego Uribe eskualdeko orain arteko hedabideak

2014ko urriaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Ez da Geuria Basaurin sortutako lehen hedabidea. 1987an, Basauriko lehen aldizkaria sortu zuten: El Social (gaztelaniaz). Bederatzi urte geroago euskaraz egindako gehigarria aurkeztu zuten: Berbaz. Baina hiru urtean baino ez zuen iraun. 1996an, Bost axola euskarazko aldizkaria ere sortu zen—1998ko apirilera arte iraun zuen—. 2000tik 2004ra, euskarazko beste aldizkari bat kaleratu zuten El Social-eko kideek. 2003ko abenduan, Arrigorriaga, Arrankudiaga, Ugao eta Zaramatoko informazioa biltzen zuen Artandape hilabetekaria jaio zen; 2005ko martxoan, argitaratzeari utzi behar izan zion. 2010eko urritik 2012ko urtarrilera, Berbaz aldizkaria argitaratu zuen Sustraiak fundazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.