SINOPSIA

Hermosa juventud

2014ko ekainaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuzendaria: Jaime Rosales. Aktoreak: Ingrid Garcia Jonsson, Carlos Rodriguez, Juanma Calderon, Inma Nieto, Fernando Barona, Torbe. Iraupena: 100 minutu. Generoa: Drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2014.

Espainiako krisi ekonomikoak gazteengan duen eragina erakusten du Jaime Rosales zuzendariak Hermosa juventud filmean. 20 urte inguruko bi gazte dira Natalia eta Carlos, eta haien gorabeherak kontatzen ditu filmak. Egoera ekonomiko zailean, beren ametsak betetzeko oztopo asko topatuko dituzte bi gazteek. Diru pixka bat lortzeko, film pornografiko batean parte hartzea erabakiko du bikoteak. Baina gauzak are zailago bihurtuko zaizkie Julia alabaren jaiotzarekin, bizimodua erabat aldatuko baitzaie. Ingrid Garcia Jonsson eta Carlos Rodriguez aktoreek osatzen dute filmeko bikote protagonista.

Cannesko Zinemaldiko (Frantzia) Un certain regard atalean aurkeztu dute Hermosa juventud, eta harrera oso ona jaso du; epaimahaiak aipamen bereziaren saria eman dio filmari.

La soledad filmarengatik, Goya saria irabazi zuen Jaime Rosalesek 2008. urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.