Herritarrentzat egindako obra da, herriaren izena daramana eta herrian bertan aurkezten dena. Urnieta 59 antzerki lana ikusteko aukera egongo da gaur eta bihar Urnietan (Gipuzkoa), Sarobe arte eszenikoen gunean. Bi emanaldi egingo dituzte gaur, 17:00etan eta 20:00etan; bihar, berriz, 17:00etan ikusi ahalko da. Datorren larunbatean Andoainen (Gipuzkoa) izango dira, Bastero kulturgunean, 17:00etan.
Urnietako historiaren eta istorioen inguruan jarduten dute antzezlanean; 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan herrian gertatzen zenaz hitz egiten dute. Euskaraz nahiz gaztelaniaz. Luis Mari Zaldua antzerki obraren sortzaileetako baten hitzetan, «gauzak gertatu ziren hizkuntzan azaltzen» saiatu dira, eta emanaldia «edonork ulertzeko modukoa» da.
Mikel Agirregomezkortaren gidaritzapean, hirurogei lagunek parte hartzen dute Marizulo taldearen obran. Aktoreak, musikariak zein dantzariak XX. mendera eramango dute ikuslea. Urnieta 59 ez da Marizulo taldeak herriaren inguruan egiten duen lehen antzezlana: 2008an Marizulo antzerki obra aurkeztu zuen. Horretan, Urnietako lehenengo biztanleak nahiz XX. mendekoak antzeztu zituzten.
'URNIETA 59'ANTZERKI OBRA
Noiz. Gaur, 17:00etan eta 20:00etan. Bihar, 17:00etan.
Non. Urnietan (Gipuzkoa), Sarobe arte eszenikoen gunean.
Herri bat, herritik eta herrian
'Urnieta 59' antzerki obra eskainiko dute Urnietan; gaur bi emanaldi izango dira, eta bihar beste bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu