'Herri Txiki...' eta 'Euskal Kantuen Gaua', nahastuta

2015eko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gabon gauerako, formula bitxia erabiliko du ETB1ek, abenduaren 24an, Herri Txiki Kantari Euskal Kantuen Gauean izenburupean. Joan zen asteazkenean grabatu zuten, Mungian (Bizkaia).

Herri Txiki Infernu Handi-ren eta Gabonetan ohikoa den Euskal Kantuen Gaua saioen nahasketa izango da. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik aurkeztuko dute. Euskal Herriko bost alkate euskaldun jarriko dituzte kantuan: Juan Mari Aburto (Bilbo), Joseba Asiron (Iruñea), Michel Etxebeste (Maule), Eneko Goia (Donostia) eta Gorka Urtaran (Gasteiz). Bagare kanta abestuko dute. Horiez gain, kirol, kultur, telebista eta politika munduko jende ezaguna arituko da saioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.