Hezeguneen Nazioarteko Eguna izango da larunbatean, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Herrian horren harira. Aurtengo leloa: Hezeguneek ura zaintzen dute. Bien arteko harremana islatu nahi izan dute; hezeguneak babesteak duen garrantzia gogorarazi eta uraren zentzuzko erabilera bultzatu.
Gasteizen Salburuko hezegunea ezagutzeko aukera egongo da. Ataria eraikinetik aterako dira bisita gidatuak, 10:00etan. Horrekin batera, Europako naturako argazkilari onenen lanak biltzen dituen erakusketa jarri dute: European Wildlife Photographer of the year 2012.
Urdaibaiko biosferara (Bizkaia) joan nahi duenak ere larunbatean izango du parada. Busturiko Euskadiko Bioaniztasunaren zentroan hasiko dira bisitak, 10:00etan. Ignacio Garcia ornitologoarekin, hegaztiak behatuko dira, 16:00etan. Bisitetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da (0034) 946- 87 04 02 telefonoan edo info@torremadariaga.com helbidean.
Txingudiko padura (Irun) ezagutzeko bisitak Plaiaundiko parkearen interpretazio zentrotik abiatuko dira, 10:00etan.
Figaroleko (Nafarroa) Dos Reinos aintziran larunbatean bisoi europarraren inguruko erakusketa ikusi eta hitzaldia entzuteko parada egongo da. 18:00etan, Jose Mari Pedrosa ugaztunetan adituak natur tailerra emango du. Dokumental bat eskaniko dute gero. Iganderako antolatu dute aintziraren bisita, 11:00etan.
HEZEGUNEEN EGUNA
Non. Gasteizko Salburuan, Urdaibain (Bizkaia), Irungo Txingudin(Gipuzkoa) eta Figaroleko Dos Reinos aintziran (Nafarroa).
Noiz. Larunbatean eta igandean.
Asteburuko proposamenak
Hezeguneak gertutik ezagutzeko aukera
Larunbatean Hezeguneen Nazioarteko Eguna da; bisita gidatuak antolatu dituzte zenbait lekutan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu