Hipo eta Tomaxen azkena

Mikel Sarriegi eta Joserra Fachado pailazoek 'Papo Pupa' ikuskizuna aurkeztuko dute gaur, Donostian

Joserra FachadoTomax eta Mikel Sarriegi Hipo  pailazoen lan berria. Z / BERRIA.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Mikel Sarriegi eta Joserra Fachado aktoreak beste pailazo ikuskizun batekin itzuli dira: Papo Pupa. Hipotolomeok istripu bat izango du bizikletaz doala. Tomaxek semaforoaren funtzionamenduaz ohartaraziko du Hipo, eta, gero, medikuarenera eramango du senda dezaten; baina Patxi Xiringa sendagilea ez da agertuko. Horrela Tomaxek egin beharko ditu mediku lanak, Hipo sendatzen saiatzeko. Hori da Sarriegik eta Fachadok gaur estreinatuko duten ikuskizunaren mamia; Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko dute, 17:30ean. Umorea, jolasa, magia eta kantarekin osatutako emanaldia izango da.

Aktore, antzerki irakasle, klown eta beste hainbat saltsatan aritu ondoren, esperientzia berri bati heldu zioten Mikel Sarriegik eta Joserra Fachadok, eta hala sortu zuten Hipo eta Tomax pailazo bikotea. Umore, joko, magia, kanta eta jolas bitartez sortutakoikuskizun dibertigarria da Papo Pupa. Hainbat gertaera xelebre, bitxikeria barregarri eta pasadizo umoretsu etorriko dira bata bestearen atzetik ordubete irauten duen emanaldian. Lau urtetik gorako haurrentzat dago pentsatuta ikuskizuna. Aurretik Herri kirolak, Sukaldean, Beldurraren etxean eta Dinbi Danba izeneko ikuskizunak plazaratu ditu bikoteak, umorez betetako pasarte ugari oinarritzat hartuta.

HIPO ETA TOMAX PAILAZOAK

Noiz. 17:30ean.

Non. Donostiako Antzoki Zaharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.