Hiri senidetuei harrera egin die Iruñeko Udalak

Baiona eta Paderborn (Alemania) hirietako ordezkariak hartu ditu Enrique Maia alkateak, Konestable jauregian

Iruñeko Udaleko kideak, Iruñearekin senidetutako hirietako ordezkariekin eta gonbidatuekin. J. MANTEROLA / ARP.
Erredakzioa
Iruñea
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Urteroko ohiturari eutsi dio Iruñeko Udalak, eta Nafarroako hiriburuarekin senidetuta dauden lau hirietako ordezkariei harrera egin zien atzo, Iruñeko Konestable jauregian. Zehazki, Baionako eta Alemaniako Paderborn hiriko ordezkariak hartu zituen Iruñeko alkate Enrique Maiak. Japoniako Yamaguchi eta Kolonbiako Pamplona hirietako ordezkariek ezin izan zuten atzoko ekitaldian parte hartu.

Gonbidatuen artean, Donostiako alkate Juan Carlos Izagirre ere egon zen Konestable jauregiko atzoko harrera ekitaldian. Iruñeko alkate Enrique Maiak, hain zuzen ere, bostekoa emanez agurtu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.