Ostegunean izango da Euskararen Eguna, abenduaren 3a, eta, urtero legez, hainbat ekitaldi egingo dituzte erakunde, elkarte eta herritarrek. Egun horren harira, bideo bat argitaratu du Ondarroako Udaleko Euskara Batzordeak. Bertan, hainbat immigrante bildu dituzte, lehenik jatorrizko hizkuntzan hitz egiten, eta gero, euskaraz noiz, nola, zergatik ikasi zuten azaltzen.
Ez da Euskararen Egunaren harira egin den bideo bakarra. Elgoibarren, Beitxu, beitxu izenburu duen lipdub-a egin dute, herriko Euskarak 365 taldeak antolatuta.
[Youtube]https://youtu.be/C8CLoMb9a0g[/Youtube]