Hiru musikari, soinu lanetan

Stephane Garin, Xabier Erkizia eta Gaizka Sarasola musikariek kontzertua emango dute gaur Lesakan

Stephane Garin fonografista, Donostiako Literaktum jaialdian. BERRIA.
2011ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Euskal folklorearen zainetatik eta bertako tradizio musikaletik abiatuta, hiru izen ezagun bilduko dira gaur Lesakan: Stephane Garin, Xabier Erkizia eta Gaizka Sarasola. Musikaren eskutik, hainbat bidezidorretan topo egin dute hiru artista hauek; oraingoan, Nafarroan.

Soinu ehiztari nekaezinak dira hirurak; musikaren mugak hautsi dituzte soinura iristeko. Horren adibide da Erkizia eta Garinek osatutako Euskal Herriko Soinu-mapa; belarriak ongi ireki, eta Euskal Herriko txokoak entzunez ezagutzeko plataforma.

Sarasola ere Erkiziarekin lanean ibilia da, eta horren fruitu dira elkarrekin egindako bi disko: Ez naiz deusen jabe (2007) eta Ixuriak (2004). Lan horiek soinu aldetik esperimentaziorako proposamena dira, eta inguruneko doinu eta giroen gaineko hausnarketa egiten dute.

Gaurko emanaldia Lesakako Keinu Leihoak 2011 egitasmoaren barnean kokatzen da. Antzerkia da, clown estiloa hain zuzen, ekimen honetako ildo nagusia, baina ez bakarra. Asier Gogorza argazkilari beratarrak Concrete landscapes izeneko erakusketa dauka ikusgai. Bertan porlanezko paisaiak sortzen ditu, pin hole teknikaren bitartez.

Soinua eta artea bere egingo ditu, beraz, Lesakako Karmeliten Komentuak.

STEPHANE GARIN, XABIER ERKIZIA ETA GAIZKA SARASOLA

Non. Lesakako komentuan.

Noiz. Gaur, 18:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.