Panoramako musikariek antolatutako jaialdia egingo dute gaur Bilbon. Batetik, Herrialde Katalanetatik iritsitako Teniente Vinilo taldeak joko du. Ondoren, Bizkaiko bi musika talderen txanda izango da: Mungiako Dekot eta Bilboko The Godoys Wonderers. Talde horrek askotariko estiloak uztartzen ditu, funkari ukitu berezia emanez. Gauarekin jarraitzeko modua izango da honako DJ hauekin: The Three Amigos, Planetaleta eta Panorama DJs. Kafe Antzokian bertan, beste kontzertu bat izango da jaialdiaren aurretik —22:00etan—, Los Brazos taldearen eskutik.
Panorama Fest
Gaur, 23:00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Doan.
Musika
Hiru talde gazte eta hainbat DJ
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu