'Historiaurrearen abentura Gipuzkoan' erakusketa, zabalik

2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Historiaurreak testigantza aberatsa utzi du Gipuzkoan; hala erakusten du atzodanik San Telmo museoan zabalik den erakusketak: Historiaurrearen abentura Gipuzkoan. Aranzadi zientzia elkarteak, Ekain Berrik eta Foru Aldundiak antolaturik hainbat hitzaldik lagunduko dute erakusketa. Gaur bertan da lehena. Juan Luis Arsuaga Atapuercako zuzendaria lehenengo gizakien inguruan ariko da, 19:30ean. Bihar, berriz, Alvaro Arrizabalaga Leze Txiki eta Irikaitzeko aztarnategietako zuzendariak hitz egingo du. Datozen egunetan, Xabier Peñalver eta Sonia San Jose (Intxur aztarnategia); Josean Mujika eta Jose Migel Edeso (hileta errituak); eta Diego Garate zein Marcos Garcia (labar artea Gipuzkoan) ariko dira hitzaldi sorta interesgarria osatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.