Aurreko astean Lekunberriko Aralar Irratiak bete zituen hogei urte. Eta aste honetan, asteazkenean, Oñati Irratiak egin ditu hogei urteak. Ospakizun berezirik ez dute antolatu irratikoek. Irratsaioetan, aldiz, urteotan proiektuaren kolaboratzaile eta laguntzaile izan direnekin elkarrizketa eta solasaldiak ari dira egiten.
Oñatiko Udalak irratia herritarrei zerbitzu berri bat eskaintzeko asmoz sortu zuen. Sorkuntza honako faktoreek eragin zuten: herritarrek informazio hurbila eskuratzeko zuten egarria; herriaren eta inguruaren orografia menditsuak eragindako irrati eskaintza mugatua; euskararen erabilera normalizatzeko bide egokitzat jotzea; eta herrian zegoen kultura eta dinamikaren isla eta bultzatzaile izateko aukera.
1991. urtean, hamar oñatiarretatik ia bederatzi (%89) euskalduna zen. Hori kontuan hartuz, zerbitzu berria euskara hutsez eskaintzea erabaki zuten. Gaur egun ere horri eusten diote.
Astegunetan, bost orduz
Oñati Irratiaren emanaldiak astelehenetik ostiralera izaten dira, bost orduz: 12:00etatik 13:30era eta 19:00etatik 20:00etara zuzenekoak, eta 22:00etatik 00:30era saioen errepikapenak. Gainontzeko orduetan eta asteburuetan Euskadi Irratiko seinalea emititzen dute. FMko 107.4 frekuentzian entzun daiteke irratia. Miren Urkiola eta Aratz Losada dira kazetariak. Eta haiekin harremanetan jarri nahi duenak irratia@oinati.net helbide elektronikora idatz dezake.
Komunikazioa
Hogei urte bete dira Oñati Irratia FMko 107.4an emititzen hasi zenetik
Azkeneko egunetan, irratiak izan dituen kolaboratzaile eta laguntzaileak elkarrizketatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu