Elisabeth Daynesen lanean gehien nabarmentzen duten osagaia errepliken begirada da. Adimena islatzen dute aspaldiko hominidoek euren begietan. Humanoak dira oso espresio horiek, baita hominido antzinakoenenak ere; soberan hainbatentzat. Hominidoen erreplika horiek ederregi sortzen dituela esan izan dute kritika txiki bat eginez.
«Bisitariek ikusten dituztenean errepliken begirada oinarrizkoa da bien artean zerbait sortzeko, ikusleek zerbait senti dezaten. Beste garai bateko hominido horiek adimena islatu behar dute; erakartzen duen eta emozionatzen duen zerbait behar dute, modu horretan ikuslearen jakin-mina pizteko», dio paleoartista frantziarrak.
Gorilak ez dira tentelak
Ederregia ote da gizaki neanderthala Atelier Daynes tailerrean dihardutenentzat? «Gorilek tentelak ematen al dute?», dio artistak; «eta antzinako gizakiek? Adimentsuak izan ez balira bizirik iraungo al zuten?».
Kritikak kritika, Daynesek tailerrean urtebete eta erdiko itxarote zerrenda dago. Ez alferrik Lanzendorf zientzia saria jasoa du Daynesek, eta mundu zabaleko museoetatik jasotzen ditu enkarguak. Hominido baten erreplika sortzeko lau hilabete behar ditu batez beste, baina «autralopithecus zail bat» egiteko zortzi ere eman izan ditu. Historiaurreko gure arbasoei urte askoan aurpegia jartzen jarraitzeko asmoa dauka.
Hominido ederrak eta adimentsuak
Daynesen errepliken begiak adimentsuegiak direla diote batzuek. «Emozioa» beharrezkoa dela dio artistak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu