Euskal Herriko pintxo txapelketa

Hondarribiko Sardara tabernako 'Barbalada' nagusi

Gorka Souto eta Martin Merino sukaldariek egindako pintxoa izan da nagusi Donostiako Kursaalean jokatu den pintxo txapelketan.

Euskal Herriko Pintxo Txapelketako finala Kursaalean. Irudian, saridunak. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
Julen Aperribai.
2016ko urriaren 26a
08:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Bigarren saria eta Eusko Jaurlaritzako saria Hondarribira joan dira baita ere, Gran Sol jatetxera, hain zuzen ere. Gipuzkoako Diputazioaren saria Durangoko Kobika jatetxeak jaso du, eta epaimahaiaren sari berezia Gasteizko La Regaderarentzat izan da.

Honakoek parte hartu dute finalean: Le Brouillarta (Donibane Lohizune, Lapurdi), Sardara (Hondarribia, Gipuzkoa), Kobika (Durango, Bizkaia), Cafe Iruña (Iruñea), Zazpi (Donostia), La Cocina de Alex Múgica (Iruñea), Iruñazarra (Iruñea), Danako (Irun, Gipuzkoa), La Regadera (Gasteiz), eta Gran Sol (Hondarribia, Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.