Gorka Irisarri Hondarribiko La Cantina de San Nikolas jatetxekosukaldariak irabazi du Erdi Aroko pintxoen lehiaketa, Erromesaren jaki ona izeneko pintxoarekin.
Erdi Aroko hirien sarea osatzen duten herrietako 10 sukaldarik parte hartu zuten atzo Hondarribian jokatutako lehiaketan. Ezustean hartu zuen saria Irisarrik, «gainontzeko parte hartzaileen maila ikusita», baina azaldu zuen batez ere garrantzitsuena eta politena izan zela beste herrietako lagunekin partekatzea sukaldea.
Siguenza herriko La Granja de Alcuneza jatetxeko (Guadalajara, Espainia) Santos Garciak jaso zuen pintxo originalenaren saria, Bakailao konoa urre berde izozkiarekin izeneko pintxoari esker.
Sukaldari bakoitzak lehiaketarako sortutako pintxoak Hondarribiko hainbat tabernatan dastatu ahal izango dira gaur.
Erdi Aroko hirien sareak urtero antolatzen dituen ekitaldietako bat da lehiaketa.
Hondarribiko sukaldari batek irabazi du Erdi Aroko pintxoen lehiaketa
Txapelketarako sortutako pintxoak Hondarribiko tabernetan dastatu ahal izango dira gaur
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu