Oihartzun handiko Los miserables musikala ikusteko aukera izango da gaurtik aurrera Bilbon. Mundu osoan 65 milioi lagunek ikusi dute, eta nazioarteko ehun sari baino gehiago irabazi ditu. Filma ere egin dute orain dela gutxi, Victor Hugoren nobelan oinarritutako istorioarekin. Iraultzaren atarian dagoen nazio baten berri ematen du, maitasuna eta pasioa ardatz hartuta. Sarrerak 24 eta 72 euroren artean daude salgai.
'Los miserables'
Gaurtik irailaren 6ra arte, Bilboko Euskalduna jauregian.
Musikala
Hugoren ipuin epikoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu