Ibilbideak

2012ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
ALGORRI

Zumaiako flyschek, geruzaz geruza, 50 milioi urtetik gorako historia biltzen dute. Algorri ibilbidea Zumaiako San Telmo ermitatik abiatzen da, eta Paleozeno garaiko flyschak zeharkatzen ditu, arorik bizienekoak. Dinosauroen desagerpena eta historian izandako klima aldaketak ikus daitezke flyschetan. 1,5 kilometroko bidea da, eta40 minutu behar dira oinez.

ELORRIAGA

Ibilbideak Elorriagako begiratokia du jomuga, kostaldeko ikuspegi bikain eta ikusgarrienetako bat. Ehun metrotako labarrak daude behera begiratuz gero, eta marearteko zabalgune handia. Biotopoaren itsasertzeko ekosistema ezagutu ahal izango da. Elorriagako atsedenlekuan hasi eta amaitzen da. Bi kilometro, eta 45 minutu.

TALAIA

Gipuzkoako kostalde osoa hartzen du Talaia ibilbideak, GR 121 (Gipuzkoako itzuliaren) barruan, eta oso ikusgarria da. Zumaia eta Itxaspe atsendelekuaren arteko kostaldea bisitatzen dira zati honetan. Bost ibilbideen artean luzeena da, baina biotopoaren ikuspegirik zabalena eskaintzen du. 10,9 kilometro, eta hiru ordu eta 55 minutu.

SAKONETA

Biotopoaren alderdi ezkutu eta deigarrienak ezagutzen dira, Sakoneta eta Mendata guneak. Itsaslabarren ertzetik doa, eta ur-jauzietan amiltzen diren errekak, harkaitz zuriko harresiak eta beste pasatzen dira. Errotaberriko atsedenlekuan hasi, eta Itsaspen amaitzen da. 4,8 kilometro, eta bi ordu eta 15 minutu.

LAPARI

Ibilbide labur eta erraza da. Debako itsas pasealekutik abiatzen da. Biotopoko harkaitz zaharrenak igarotzen ditu: flysch beltzak. Zumaiakoa baino ezezagunagoa da, baina merezi du bisitatzea. Aitzandiko tolestura handiak eta Debako septareak ikusten dira. 1,9 kilometro, eta 30 minutu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.