Igandera bitartean, surfarekin lotutako filmak Donostian

2012ko ekainaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehengo ostegunean hasi zen eta igandean amaituko da Donostiako Surfilm festibala. Zinema, musika eta festa uztartzen ditu jaialdiak, eta hainbat film ikusi ahal izango dira datozen egunetan. Ostiralean, adibidez, Itsasoa eta lehorra emango dute, beste batzuen artean. Jim Devevanek Mundakan hartutako irudiekin osatu da lan hori. Larunbatean, Piedra, papel, arena emango dute. Donostiako Groseko hondartzak 90eko hamarkadan izandako aldaketei buruzko dokumentala. Musikak hartuko du protagonismoa gauean. Gazteszenan Gora Gora Kids, Las Kellies, Joe Crepusculo taldeak eta 8 y Medio DJa izango dira. Informazio gehiago jaso nahi duenak www.surfilmfestibal.comwebgunera jo dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.