Iker Markinezen errezetak, eskura

BERRIAk webgune batean bildu ditu sukaldariak prestatutako errezetak.  

2020ko apirilaren 21a
16:08
Entzun

Iker Markinez Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Kuko jatetxeko sukaldaria da, eta urte asko daramatza BERRIAn errezetak idazten, larunbatetan. Orain, horietako asko lotura batean daude kontsultagai, irakurleek etxean egin ahal izan ditzaten. Izan ere, konfinamendu asteotan, sukaldaritza izan da hainbat herritarren denbora-pasarako eta esperimenturako eremua, eta plater berrietan sakontzeko aukera ematen dute Markinezen azalpenek.

Dozenaka errezeta topa daitezke atarian, argitaratutako ordena kronologikoan, baina erabiltzaileak bilatzaile baten bidez topa ditzake gustukoen dituenak.

Markinez (Beasain, Gipuzkoa, 1974) 1992. urtean hasi zen sukaldari lanetan, eta, hainbat jatetxetan aritu ondoren, 2001ean zabaldu zuen Kuko. Harrezkero, bertan dihardu. Euskal sukaldaritza praktikoa liburuan ere eskuragarri daude haren errezetetako batzuk.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.