Mendia. Neguko espedizioak

Iker Ozkoidi 3. postuan, sei etapa jokatuta

2011ko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
PIRENA 2011. Iker Ozkoidi iruindarrak eta haren txakurrek zaila dute 2009an Pirenan lortutako garaipena errepikatzea. Sei etapa jokatu dira, eta sailkapen nagusiko hirugarrena daOzkoidi, Ullrich Kuhn alemaniarrarengandik 19 minutura. Bien artean Tom Andres iazko irabazlea dago bigarren postuan. Atzoko etapa Kuhn liderrak irabazi zuen, eta dagoeneko bi minutu pasatxoko aldea ateratzen dio Andresi. Skijoring kategorian Jana Porubska txekiarrak jarraitzen du lider, eta Pirena hirugarrenez irabazteko bidean da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.