OSAGAIAK (4 LAGUNENTZAT)
Osagaiak ilarrak tipularekin egiteko:
Ondo zuritutako 80 gramo ilar pertsonako.
Bi tipuleta.
Oliba olio birjina.
Gatza.
Ilarren purerako:
400 gramo ilar zatitu.
Tipuleta eder bat.
100 gramo onddo konfitatu.
Gatza eta olioa.
100 mililitro hegazti salda.
Lurrunetan egindako arrautza bat pertsonako.
Txanpiñoi eta urdaiazpiko saldarako:
Kilo bat txanpiñoi.
Gatza.
Olioa.
Huts poltsa.
Urdaiazpiko zatiak.
Malko ilarrak.
Ilar ernatuak.
Ilar hostoak.
Zekale ogi frijitua dadotan.
1. Ilarrak zuritzeko, galdarraztatu eta azala kendu. Ondoren, tipuletak laukitxo txikitan zatitu eta oliotan potxatu. Purea ia eginda dagoenean, ilarrak gehitu eta dena salteatu. Gatza, norberaren gustuaren arabera.
2. Ilarrak tipularekin egiteko, lehenik tipuleta dadotan moztu eta olioarekin eta onddo zatituarekin erregosi. Ondo eginda dagoenean, ilarrak gehitu, su-eztitu, eta beste bost minutuz utzi egiten. Azkenik, salda gehitu, eta, irakiten hasten denean, sutatik kendu. Thermomixetik pasatu eta iragazi. Ondoren, arrautzak lurrunetan egosi 64 gradutan, 26 minutuz, eta hoztu.
3. Txanpiñoi eta urdaiazpiko saldarako, hasteko, txanpiñoiak garbitu eta poltsa pare batean sartu, hutsean, gatz pixka batekin. Labean sartu lurrunetan, 90 gradutan, hiru orduz. Prest dagoenean, poltsak ireki eta hozkailuan sartu, gainean pisua jarrita. Ondoren, atera den salda urdaiazpiko zatiekin irakin, eta iragazi.
4. Platerean aurkezteko, Aizianek proposatzen du ilar purearen hondo bat jartzea, lau ogi dado frijitu, malko ilar batzuk eta hosto bat. Beste ontzi batean, jarri ilarrak tipularekin, eta erdian arrautza, gainean gatz beltzarekin eta ilar ernatuekin. Ondoren, gehitu txanpiñoi salda.
Jose Miguel Olazabalaga. Aizian jatetxea, Bilbo
Ilarrak bi denboratan: euskal oiloa arrautzarekin eta txanpiñoi eta urdaiazpiko saldarekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu