Iñaki Bergara aktorea hil da, 81 urterekin

2016ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
AZPEITIA. Iñaki Bergara aktorea (Azpeitia, Gipuzkoa, 1935) hil zen atzo, gaixotasun baten eraginez. Bergarak hamar urtez Kaxkurriorena egin zuen ETB1eko Goenkale telesailean, 1995etik 2005era. 2006an, Lukasen rola jokatu zuen Balbemendi misteriozko telesailean, eta, 2009an, Brinkola telesailean aritu zen. Antxieta eta Lakrikun antzerki taldeetan aritu zen aktore lanetan, eta Aupa Etxebeste filmean ere azaldu zen. 2011n Txalo saria jaso zuen, Azpeitian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.