Inauteriak

Inauterien azken txanpa, Kanpezutik Uztaritzera

Inaute asteartea dute gaur herri ugaritan. Badaude tradizio handia dutenak, eta gogoz ospatuko dituzte gaur Miel Otxinen, Momotxorroen, Estudiantinaren eta bestelako pertsonaien bueltan.

Miel Otxin prestaketa lanetan, Lantzen (Nafarroa). JAGOBA MANTEROLA, FOKU
2019ko martxoaren 5a
07:12
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bakoitzak bere egutegiak ditu, bere ohiturak eta bere erak, eta tradizio handia dute askok. Tolosakoak (Gipuzkoa) eta Iturengoak (Nafarroa) izan daitezke ospakizunik ezagunenak Euskal Herrian, baina beste hamaika txokotan ere ari dira egunotan inauteriak ospatzen. Inaute asteartea da gaur, herri askotako kaleetatik ibiliko dira Miel Otxin, Momotxorro eta bestelakoak. Horrak gaurko aukera batzuk.

Nafarroa

-Arizkun: Sagar-dantza egiten dute goizean herriko kaleetatik, eta hartza eta mozorroak atera ohi dituzte ondoren.

-Lantz (Nafarroa): Pertsonaiarik ez zaie falta Lantzen: Miel-otxin, Ziripot, Zaldiko, Txatxoak eta Ferratzaileak ibili dira egunotan kalean. Gaur dute, ordea, egun nagusia: Miel Otxin lapurra harrapatu, epaitu, eta sutara botako dute. Alkandora koloretsua, praka urdinak eta gerriko gorria jartzen dizkiote, baita txano koloretsu bat ere; besoak, gurutze forman.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Txatxoak txatxokeriatan. #Lantz #Inauteriak #Nafarroa

A post shared by Asier Azpilikueta (@asierazpilikueta) on

-Goizueta: Puska biltzea eta zahagi-dantza egin ohi dituzte Goizuetan. Herrian eskean aritu dira goizean, eta arratsalderako dute zahagi-dantzarako zita, herriko hainbat txokotan. 

-Lesaka: Mozorroen eta orgen txanda izam zen atzo, eta gaur, Lesakako Fraindarrak arraultze-eskean irten dira goizean goiz. Dantzaldi bat ere izango dute, Orots taldearekin.

-Unanu: Mamuxarroak izaten dira Unanuko protagonistak: kamixeta eta galtzontzilo luze zuriak dituzte jantziak, paxa beltza edo gorria eta zatak. Gaur, puska-biltzea eta herri-afaria izango dituzte.


Mamuxarroak Unanun. Guaixe hedabidearen argazkia.

-Altsasu: Unanun Mamuxarroak, eta momotxorroak Altsasun. Jantzi, zikindu eta kalera irteten dira herrian zehar dabilen jendea beldurtzeko.

-Burlata: Martingala ospatzen dute Burlatan. Lukas de Aierberen epaiketa egin, eta heriotza zigorra betearaziko diote. 19:30ean hasita, Ezkabazabal plazan.

-Agoitz: Larunbatean eta hausterre-egun bezperan, inaute asteartean, ateratzen dira Kaskaboboak eta Maskaritak.


Argazkia: Agoizko dantzari taldea / Dantzan.eus

-Arbizu: Arratsaldez eta iluntzean txatamorroak atera ohi dira Txatamorroak, eta iluntzean aittun handiya eta amin txikiya erretzen dituzte plazan.

-Erratzu: Damen desfilea egin ohi dute Erratzun gaurko egunez. Kalez kale aritzen dira bonboekin soinu erritmikoak jotzen.

Bizkaia

Lekeitio: Turuturu Egunagarekin eman diete amaiera Lekeitioko aratusteei.

[youtube]https://youtu.be/q07i5gyfY5o[/youtube]

Gipuzkoa

-Eskoriatza: Negu amaieran, menditik jaitsi eta herritarrak zirikatzen eta beldurtzen ibiltzen ziren pertsonaiak dira Kukumarroak, eta gaurko egunez irten ohi dira herriko kaleetara, sabelean loredun mantala hartuta.

-Errenteria: Sarindaren ehorztea egin ohi dute Errenterian inauteriei amaiera mateko. 18:00etan jarri dute hitzordua herriko plazan: Amulletako Danbor Kofradiak erretreta joko du, eta bertsolariak eta azken agurra ere egingo dituzte. 19:30ean, Ereintza Elkarteak antolatutako Sardina Ehorzketaren hileta-segizioa Fatima Andre Mariaren elizatik irtengo da, Errenteriako Musika Kultur Elkarteko bandak lagunduta. Sardina Panierreko zubitik behera ibaira botako dute.

Araba

-Kanpezu: Toribio

-Laudio: 19:15etan amaituko dituzte inauteriak Laudion, Lezeagako sorginaren erreta.


Lezeagako sorgina / Laudioko Udala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.