Orreaga iritzi taldearen arabera, 500 urte daramagu Euskal Herrian estrategiarik gabe. Hitzaldi ziklo bat egin dute azken hilabete honetan, lelo horren pean, eta, gaur, Gogoeta eta burutazio politikoak saioa egingo dute. Larraitz Ariznabarreta, Andoni Egaña, eta Karlos del Olmo arituko dira independentziarako estrategia baten inguruan hausnartzen, Pako Aristiren gidaritzapean.
Ariznabarreta irakaslea da Mondragon Unibertsitatean (HUHEZI). Uste du bigarren frankismoan gaudela, baita euskaldunok menperatzailearen diskurtsoa geure egin eta alienazioan bizi garela ere. «Gure nortasuna bera patologizatu egin dugu», idatzi du; «askapen bertso herrikoien ordez, barkamen olerki arrotzek zehazten gaituzte egun».
Andoni Egaña bertsolari eta irakasleak metafora umoretsuz ilustratzen du euskaldunen egoera. Pianoa eta aulkia altuera egokian jartzeko borrokan eta ezinean dabiltzan jotzaile gisa ikusten ditu geure politikariak, konturatu gabe bestelako tresna eta bestelako musika jotzeko aukera eta beharra daukagula.
Karlos del Olmo idazle eta itzultzaileak Henry David Thoreauren desobedientzia zibilaren ildotik jotzen du nazioaz, askatasunaz, hierarkiaz eta autoritateaz hausnartzeko.
MAHAI INGURUA
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. Koldo Mitxelena kulturunean, Donostian.
Independentziarako estrategia
Mahai ingurua izango da Karlos del Olmo, Larraitz Ariznabarreta, Andoni Egaña eta Pako Aristirekin, Donostian

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu