Irudia. Lekeitio
Inoizko parte hartzaileena izan da
Antzara jokoa egin zuten atzo Lekeition (Bizkaia), ohiko moduan, sanantolinetan. Inoiz baino txalupa gehiagok parte hartu zuten jokoan: 95ek. Gomazko antzarak gehiago izan ziren naturalak baino —2014an eman zieten parte hartzaileei polimerozko antzarak hautatzeko aukera, eta horien kopurua haziz joan da—. Bestalde, aurreneko aldiz txalupak uzteko leku bat egokitu zuten antolatzaileek. Giro ona izan zuten arratsalde osoan, nahiz eta egunaren hasieran zerua estalita zegoen; festak gauera arte jarraitu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu