Ibilaldia Elkarteko koordinatzailea

Garikoitz Meabe: «Inportantea da ikastolatik kanpo euskaraz egitea. Zaila da, baina bagabiltza»

BERRIA.
amaia igartua aristondo
Ondarroa
2023ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun

Ondarroako Ibilaldiak Getxoko San Nikolas ikastolari eman zion lekukoa domekan, han egingo baita jaialdia 2024an. Ezberdina da lekuotako egoera soziolinguistikoa, baina antzekoa helburua: ikasketa eredu berrietara egokitu beharra dute, oro har, Garikoitz Meabe (Bilbo, 1969) Ibilaldia elkarteko koordinatzailearen hitzetan. «Gizarteak horretara bultzatzen gaitu».

Zer balorazio egin duzue?

Oso ona; oso positiboa izan da. Lortu dugu jendea etor zedin Ondarroara, nahiz eta ez den erraza, garraiobideei dagokienez. Oso pozik gaude. Egia da azken urteetan intzidentziak gutxitu egin direla. Lehen, gehiago edukitzen genituen, baina azken bi urteetan ez dugu arazorik eduki.

Hurrengo urtean Getxoko San Nikolas ikastolan egingo da. Zergatik?

Ikastolak proiektu berri bat dauka: ikastola berriztu gura dute. Ikastola guztiek gura dugu hori. Gogotsu eta pozik daude, lan egiteko prest. Datorren hilabetean egingo dugu aurkezpena.

Nola aukeratzen duzue Ibilaldia non egingo den?

Prozesu bat zabaltzen da, eta ikastola bakoitzak aurkezten ditu bere proiektua, zergatiak, helburuak... Ikastolen artean hartzen da erabakia. 2028-29 urtera arte daukagu erabakita non egingo den: datorren urtean, Algortan; eta gero Galdakaon, Bilbon, Santurtzin...

Egoera soziolinguistikoa ez da bera leku guztietan; adibidez, oso ezberdina da Ondarroan eta Getxon. Horrek baldintzatzen ditu antolakuntza, helburuak...?

Bai. Adibidez, Ondarroa aurkeztu zenean, beste bost ikastola zeuden. Ondarroan, euskara asko erabiltzen da. Baina ikastola txiki bat da, familia gutxikoa. Aldiz, Algortak beste egoera soziolinguistiko bat dauka, baina San Nikolas ikastola handiagoa da, guraso gehiago dauzka.

San Nikolasen, ikastola berriztatzeko asmoa dute. Zubi Zaharrek ere horretara bideratuko du Ibilaldian lortutakoa. Hori da ikastolen erronka nagusia?

Orain bertan, hori da premiarik handiena. Ikasteko metodologia aldatu da. Lehen, ikasle guztiak batera egoten ziren, gela handi batean; orain, jada ez da horrela. Eta, beraz, azpiegiturak ere aldatu beharko dira.

Atzo, besteak beste, euskara aisialdian ere erabiltzeko aldarria egin zen. Kezkatzen zaituzte?

Bai, noski. Ikusten dugu inportantea dela euskaraz ikastolatik kanpo ere egitea. Kanpora atera behar dugu. Zaila da, leku batzuetan beste batzuetan baino gehiago, baina horretan gabiltza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.