Zuzendaria: Rob Marshall. Aktoreak: Meryl Streep, Emily Blunt, James Corden, Anna Kendrick, Chris Pine, Johnny Depp, Lucy Punch, Christine Baranski, Tammy Blanchard, Daniel Huttlestone. Iraupena: 124 minutu. Musikala. AEB, 2014.
Errauskine, Txanogorritxo, Rapuntzel eta beste pertsonaia ezagun asko elkartzen dira film musikal honetan. Baso ilun bat dago, eta, horren inguruan, familia bat sortu nahi duen bikote bat. Sorgin gaizto bat gazteen asmoak hankaz gora jartzen saiatuko da. Pertsonaiek hainbat gorabehera izango dituzte baso horretan. Alemaniako Grimm anaien pertsonaiak ditu oinarri musikalak, James Lapinek 1980ko hamarkadan izandako ideia bati jarraituz. Musikala New Yorkeko antzoki batean estreinatu zuten, 1987an, eta hiru urtez arrakasta handia izan zuen. Bertsio zinematografikoan antzerkirako eginak zeuden abesti gehienak baliatu dituzte. Oscar sarietarako hiru izendapen ditu filmak; tartean Meryl Streep aktoreak jasotakoa.
SINOPSIA
'Into the Woods'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu