Komunikazioa

Irailean Branducers 2011 topaketa Gasteizen

Marka komertzialak telebistako edukien ekoizpen etxe bilakatzeko helburua du ekimenak

Erredakzioa
Donostia
2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Marka komertzial bati lotutako ikus-entzunezko edukien sormena bultzatzeko asmoz, Branducers 2011 topaketa egingo dute Gasteizen irailaren 2an. Gasteizko III. Telebista eta Irrati Jaialdiaren harira egingo dute topaketa. Hamar orduz hitzaldiak, mahai inguruak eta marka eta ekoizpen etxeen arteko bilkurak egingo dituzte. Publizitate modu berrien onurez eztabaidatuko dute, eta markei lotutako edukien integrazioa aztertuko dute. Gonbidatuen artean hauek izango dira: Brent Friedman gidoilaria, Cindy Gallop IfWeRanTheWorld enpresako zuzendaria, Carlos Carrion BBVAko edukien saileko kidea eta YouTubeko ordezkariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.