2005ean jaioa da Irantzu Idoate, eta Hazparnen (Lapurdi) bizi da. Iaz aurkeztu zieten Euskarabentura lizeoan, eta, «aski interesgarria» atzeman zuten arren, ez ziren animatu. Aurten, berriz joan dira aurkezpena egitera, eta, oraingoan, izena ematea erabaki zuen.
Euskal Herriko gainerako probintzietako gazteekin harremanak sortzea da haren helburua: «Euskal Herriko gazte ezberdinen artean biltzea, azkenean ez dugulako halako aukerarik sobera probintzia ezberdinetako gazteekin elkartzeko». Erronka gisa ikusten du ibilaldiak amaitzea, eta «gozatzea» espero du, pandemiagatik mugatuta egon baitira: «Guk erdi konfinaturik pasatu dugu azkenean urtea, eta muga pasatu gabe. Beraz, hori ere aukera da, Hego Euskal Herrira itzultzeko».
Irantzu Idoate. Parte hartzailea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu