Iritziak

2013ko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Patxi Uharte 'Zaldieroa'

«Alde batetik, marrazkigintza klasikoa jorratu zuen. Baina, beste aldetik, ordura arteko komikigintza lehertu zuen: gizartearen kronika kritikoa egiten hasi zen. Ordura arte, abenturazko eta umeentzako komikiak egiten ziren, baina beste gai batzuk sartu zituen Crumbek: politika, sexua... Oraindik ere urrun dabil politikoki zuzena denetik».

Joseba Larratxe 'Josevisky'

«Underground delako sektore askotatik haren figura bereganatzen saiatu dira, baina Crumbek uko egin die etiketei. Elkarrizketa batean irakurria dut hippyek bere estiloa gustuko zutela baina berak hippyak gorrotatzen zituela. Nahiz eta teknikoki marrazki oso onak ez egin, eredua izan da autore underground famatu askorentzat».

Aitor Larrañaga 'Peli'

«Bere lana ausarta da, alde guztietatik. Ez du kontzesiorik egiten, ezta bere buruari ere. Lana bere neuretan oinarritzen du. Nahiz eta kontrakulturaren barruan sartu, nik uste dut kontrakultura beraren aurka ere badihoala. Gizakiaren absurdoan oinarritutako lanak egin ditu orain arte, eta ez da isiltzen hitz egiten duenean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.