Mende laurdena beteko da aurten gazte talde batek Iralako auzo elkartearekin batera Irola irrati librea martxan jarri zuenetik. 25 urteren ostean, irrati txiki horrek sortu zeneko oinarriei atxikirik jarraitzen du: «autoorganizazioa, antiautoritarismoa, batzarrak eta autogestioa».
Denboraldi honetan, hainbat lorpen izan ditu irratiak: estudio berria eta erabilera anitzeko gela inauguratu dituzte, batetik, eta, bestetik, seinalea handitzea iritsi da.
Halaber, Irolako kideek nabarmendu dute entzuleek ematen diotela proiektuari zentzua, «komunikazioaren parte aktibo, protagonista eta informazio sortzaile izanik».
Irala auzoko jaien barruan Irola irratiak egun «potoloa» antolatu du 25. urteurrena ospatzeko. Eskurtze parkean izango da jaialdia, hilaren 16an, eguerdian hasi eta ordu txikiak arte. Txikigunea, tailerrak, grafitiak, bertsolariak, herri bazkaria eta irratiaren zuzeneko emanaldia izango dira. Amaitzeko, Soul Stompers, FDLN eta Priscilla Band taldeen kontzertua izango da txosnetan. Jaiaren iragarkia entzun daiteke sindominio.net/irola webgunean.
Komunikazioa
Irola irratiak 25. urteurrena ospatuko du hilaren 16an
Bilboko Eskurtze parkean, egun osoko jaialdia eta irratiaren zuzeneko emanaldia egingo dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu