Komunikazioa

'Irratia Euskaraz' jardunaldiak egingo dituzte datorren astean Donostian

Euskadi Irratiaren 30. urteurrenaren harira, atzoko, gaurko eta biharko irratiaz hitz egingo dute

Erredakzioa
2012ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Ostiralean, 30 urte beteko dira Euskadi Irratiak bere emisioak hasi zituela. Eta urteurrenaren harira, datorren astean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Asteartean eta asteazkenean, Irratia Euskaraz jardunaldiak egingo dituzte, Donostiako Koldo Mitxelenan (19:00). Aurreneko egunean Felipe Juaristi Euskadi Irratiko zuzendariak egingo du aurkezpena; ondoren, atzoko eta gaurko irratiaz mintzatuko dira Koldo Ordozgoiti kazetaria eta Arantza Gutierrez irakaslea. Asteazkenean, Joseina Etxeberria Gazteako esatariak eta Xabi Erkizia musikariak etorkizuneko irratiaz hitz egingo dute. Ondoren, Anjel Alkain aktoreak eta Jose Luis Padron Euskadi Irratiko esatariak irratiko bost ezaugarriren inguruan irudimen eta umorez eginiko performancea eramango dute oholtza gainera.

Ostiralean, urteurreneko egunarekin bat eginez, ekitaldi berezia egingo dute Donostiako San Telmo museoan, 19:00etan. Hiru sari banatuko dituzte: Gertu saria emango diote entzule leialenari, Irratia saria 30 urteotako irratsaio nabarmenenari, eta Fideltasun saria iragarkiak betidanik jarri dituenari. Dora Salazarren grabatu bana jasoko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.