Itoiz, 'Lau teilatu'-tik harago

Juan Carlos Perezen taldea berpiztu nahi duen egitasmo bat aurkeztuko dute bihar, Gernikan

Erredakzioa
2014ko martxoaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espaloia du izena egitasmoak, eta Itoiz taldearen bost jarraitzailek sortu dute. Juan Carlos Perezen taldearen ondasuna gordetzeko lan egin asmo dute, haren musika zuzenean joz. Gaur azalduko dute egitasmoa zertan den, Gernikako Lizeo antzokian (Bizkaia), eta, sustatzaileez eta adituez gain, Perez bera egongo da mahai inguruan. Ondoren, kontzertua emango dute.

«Itoiz taldearen musikak zuzenean daukan freskotasuna, edertasuna eta indarra jendeari erakustea» da Espaloian egitasmoaren helburua, bultzatzaileen arabera. Ondarea euskaldun guztiona dela deritzote, eta ezagutarazi nahi dute, «Lau teilatu abestitik harago». Batez ere gazteak dituzte gogoan, taldea bizirik ezagutu ez dutenak, alegia. Itoiz taldeak zuzenean zeukan «magia» berreskuratu nahi dute kontzertuetan, ez soilik musika, baita eszenografia eta argiak ere.

Gatibu taldeko Haimar Arejita gitarrista eta Gaizka Salazar bateria jotzailea daude Espaloian. Dani Asuak joko du baxua, eta Ander Ertzilla saxofoiaz eta koruez arduratuko da. Alex Aranarena izango da lanik zailena: entzuleei Perezen ahotsa berriz aditzen ari direla sinetsaraztea.

Solasaldian, Perez eta Arejita arituko dira, Jon Eskisabel kazetari eta Badok.com guneko arduradunarekin batera.

HITZALDIA ETA MUSIKA

Noiz. Bihar izango da, 19:45etik aurrera.

Non. Lizeo antzokian, Gernikan (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.