Haritz Alberdik goizeko 6:00ak aldera ikusi du itsas txakurra Getarian (Gipuzkoa), eta grabatu egin du. Ondorengo bideoan ikus daitezke haren irudiak:
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=Xo5wzct9fDk[/youtube]
Azken egunotan, itsas txakur bana agertu da Zarautzen eta Pasaian (Gipuzkoa). Zarautzen ikus zutena hondartzan egon zen tarte batez, eta itsasora itzuli zen ondoren. Pasaian, berriz, kume bat zen ibili da egunotan portuko uretan. Koxtapeko kideek aste honetan grabatu duten bideoan ikus daiteke itsas txakur gaztea
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=4shxFrtdBlo[/youtube]
Itsas txakur grisa atlantikoaren iparraldean bizi da, eta nahiko ohikoa da urte sasoi honetan euskal kostaldetik gertu topatzea. Tenperatura hotzetatik ihesi, aterpe bila gerturatzen dira itsasertzera, eta atseden hartu ondoren, itsasora itzultzen dira.
Joan den urtarrilaren hasieran beste itxas txakur gris bat agertu zen Hondarribiko hondartzan.