Irteera
Itsasoa ezagutzen, zaindu bitartean
Pasaiako Itsas Gela elkartea 2003. urtean hasi zen kostaldea aztertzen, eta, ordutik, udazkenero dute hitzordua bertako kideek. Familientzat, eskolentzat zein edozein boluntariorentzat da egitasmoa. Jaizkibelgo eta Uliako itsasertzak aztertzen dituzte, beren balio naturalagatik Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuak. Urtero, sei laginketa toki aztertzen dira, eta bihar egingo dute aurrenekoa. Paisaiaz gozatzeko ez ezik, ondare naturala ezagutzeko tresna bilakatu dira irteerak. Gainera, itsaslabarretan dauden paramoudra formazio geologiko bitxiak ikusteko aukera egongo da, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu