Itsasoz bestaldeko poemak

Argentinara emigratu zuten euskaldunen olerkiak musikarekin uztartuko dituzte gaur, Liginaga-Astüen

Jean Christian Irigoienek ikuskizuna eskainiko du gaur, Cecile Tison eta Mixel Etxekoparekin. BOB EDME.
Maite Alustiza.
2011ko martxoaren 5a
00:00
Entzun
Gutun mordoa iritsi ziren XIX. mendean Ameriketatik Euskal Herriko etxe askotara. Argentinan bizi ziren euskaldunek, esaterako, euren bizimoduaren berri emateko bidaltzen zizkieten gutunak senitartekoei. «Nire aita eta ama maiteak», zioten askok. Eta horrela izendatu dute gaur Liginaga-Astüen (Zuberoa) eskainiko duten ikuskizuna. Leon Sallaber gelan izango da, 20:30ean, eta Mixel Etxekopar, Jean-Christian Irigoien Galtxetaburu eta Cecile Tison musikari eta abeslariek parte hartuko dute. Etxekoparek eta Galtxetaburuk txirula eta akordeoia joko dituzte, baita olerkiak errezitatu ere. Cecile Tisonek, aldiz, ahotsa jarriko du.

Argentinatik jasotako olerkiek eta musikak bat egingo dute; horrekin batera, Aita artzain zen liburuaren aipamenak ere egingo dituzte. Zuberotarrera itzuli berri dute argitalpena, eta Dominique Laxalt Ameriketara joan zeneko bizitza kontatzen du bere seme Robertek.

Gainera, herriko eskolako haurrek ere parte hartuko dute emanaldian. Ameriketako arbasoen inguruko inkesta bat egin dute, eta hori aurkezteko igoko dira oholtza gainera. Hebentik eta Txinka elkarteek antolatutako ikuskizuna da.

'NIRE AITA ETA AMA MAITEAK'

Zer. Poesia eta musika.

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Liginaga-Astüen (Zuberoa), Leon Sallaber gelan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.