Itziar Ituño aktorea TVEko 'Cuéntame' telesailean gaurtik

2017ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. La1 kateak Cuéntame cómo pasó telesailaren hemezortzigarren denboraldia estreinatuko du gaur, 22:40an. Aktore berrien artean Itziar Ituño (Basauri, Bizkaia, 1974) dago —Goenkale-n urte luzez aritutakoa—. Bederatzi ataletan parte hartuko du Ituñok, jatetxe baten jabearen rolean. 1985ean dago girotuta denboraldiko lehen atala. Bruselan grabatu zituzten hainbat eszena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.