Produktua

Izokina

2012ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun
Izokina arrain urdina dugu. 100 gramoko 11 gramo koipe ditu. Koipe horrek omega 3 asko du, eta, beraz, odoleko triglizerido eta kolesterol kopurua gutxitzen laguntzen du. Beste arrainen antzera, kalitate oneko proteinen iturri oparoa da: 19,8 gramo 100 gramoko. Gatz mineraletan, iodoa eta magnesioa dira ugarienak, eta bitaminetan, A, D eta B taldeko B2, B3, B6 eta B12. Aipatutako guztiagatik maiz esan izan dugu arrain urdina astean behin edo bitan jatea komeni dela, eta tarteka izokina izatea. Plantxan, barazki hornigaiekin... presta daiteke. Kontuz ibili, hala ere, odolean azido uriko altua eta hezueria duzuenok. Arrain honek purinak ditu eta aipatutako egoera oker dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.