Izpi ultramoreak jasotzeko gaitasuna dela eta, erleek beste era batera sumatzen dute landaredia; beste errealitate bat jasotzen dute, eta gizakiarentzat ikusezinak diren kolore horiek gida gisa baliatzen dituzte polena topatzeko. Hura topatzean, zer? Erleek oso sistema sofistikatua dute erlauntzako beste kideei jakinarazteko non dagoen kokagune oparo bat. Feromonekin gauza sinpleak adieraz ditzakete, baina, gehiago adierazteko, komunikazio sistema bat garatu dute hegalen mugimenduen araberakoa. Hegalen dantzarekin, polen kokaleku egoki bat zenbatera dagoenadieraz dezakete eta eguzkiarekiko zein aldetara dagoen.
Egokien antolatutako eta gehien garatutako erlauntzetan, 100.000 kide izan daitezke, eta denen artean organismo harrigarria bihurtzen dute erlauntza. Kide bakoitza, bere ezaugarrien arabera, lanen batean edo bestean aritzen da. Sistema horrek garrantzitsuago bilakatzen du multzoa banakoa baino.
Izpi ultramoreen araberako koloreak gida gisa baliatzen dituzte polena kokatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu