Astelehen eguerdian dozenaka izurde handi (Tursiops truncatus) ikuskatu zituzten Ondarroako uretan, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-k zabaldu duenez. Julen Elustondo eta Luis Mari Bedialauneta aitonak, zehazki, Sagustan eta Atxaspi bitartean ikusi zituzten zetazeoak, arrantzan ari zirela.
“Kostaldetik gertu-gertu ikusi genituen izurdeak. Atxaspitik 100-150 metro ingurura egongo ginen, gutxi gorabehera. Kopuru aldetik ere asko ikusi ditugu batera, 100dik gora ere egongo ziren”, adierazi du Elustondok, bideoaren egileak.
Aitonak eta ilobak azaldu dutenez, igerian ikusi zituzten izurdeak tamaina oso handikoak ziren, eta euren txalupa azpitik ere ibili ziren igerian. “Bideoa grabatzen ari ginela, bat edo beste saltoka ere ikusteko aukera izan dugu”.