Bilboko Aste Nagusia
Jaia gelditzeko gai den ekitaldi bakarra
Zapatu arratsaldean Arriagako balkoitik jaiei hasiera eman zien suziria lehertu zenetik datorren domekara arte, atsedenik ez du Bilboko Aste Nagusiak. Egun guztietako ordu guztietan dago ekitaldiren bat, eta horietatik deialdi batek bakarrik dauka gainerako guztien jarduna gelditzeko ahalmena: su festak. Txosnetan ez da tragorik zerbitzatzen; argi denak itzali eta musika ere isildu egiten da. Horien guztien ordez, bolbora usainak, su festa ikusgarriek eta zarata hotsek hartzen dute lekua. Egunero horrela, Mari Jaia agurtu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu