Iraila errutinara bueltatzeko hilabetea izan ohi da gehienentzat, baina Elorriok (Bizkaia) azkenetariko aukera bat eskaini nahi die Euskal Herriko udako jaietan alde batetik bestera joaten diren festazaleei. Nagusi zein haur, gazte zein heldu, denek izango dute asteburu honetan Elorrioko Ferixa nagusiak jaietako azken txanpaz gozatzeko aukera, adin guztiei begira egindako egitarau zabala prestatu baita.
Gaztetxoenek disko festa mitologikoaz, jolas parkeaz edota suzko zezenaz gozatu ahal izango dute gaur arratsaldean. Gazteek, berriz, Pixontxis eta D-Pintxos taldeen kontzertuak izango dituzte gauean gaztetxean, eta bihar Vendetta eta Sugoi izango dira txosnetako agertokira igoko direnak, 23:00etan hasita. Dantzatzeko moduko zerbait nahi izanez gero, Oihan Vega DJa aurkituko dute herriko plazan, 18:45ean hasita.
Dena den, rock taldeen edota DJarekin aspaldi aspertuta dagoenak ere hainbat ekitaldi izango ditu gau parteaz gozatzeko. GaurUrarka kalera joatea erabakitzen duenak Golden Apple Quartet talde ezaguna izango du ikusgai; lau abeslarik soilik osatzen dute. Bihar, berriz, The country revival farmers izango da Urarkan joko dutenak.
Kirolak ere badu bere lekua
Parrandaz gain zerbait gehiago egin nahi duenak ere badauka nora joan, herriko kirol taldeek jaietako programazioaren zati handi bat bete baitu. Areto futbolean aritzen den Buzkantz Kirol Elkarteak hainbat partida antolatu ditu gaurko eta biharko, 17:30ean h asita. Elorrioko errugbi taldeak ere lagunartekopartida bat jokatuko du gaur, 19:30ean, Durangoko taldearan aurka.
Bihar, Sukalki Eguna ospatuko da Aldatsekuako parkean; jaietako ekitaldirik arrakastatsuenetariko bat da. Sukalki Egunean haragizko gisaturik onena egitea izan ohi da helburua. Aurten, aurreko urteetan bezalaxe, mozorroturik eta lagun taldearen karrozarekin agertzeko deia egin du Elorrioko Udalak, 17:30ean, Aldatsekuatik herriko plazara arte kalejira bat egingo baita.
Gainera, giroa pixka bat gehiago alaitzeko asmoz, Taberna ibiltariak kantu zaharrez beteko ditu kaleak.
Jaiak. Elorrio
Jaien azken txanpan sartzeko prest daude
Vendettaren kontzertua eta Sukalki Eguna izango dira Elorrioko jaien azken asteburuko ekitaldi nagusiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu