Gutxitan izaten dugu Jarboe Euskal Herrian ikusteko aukera. New Yorkeko undergroundaren «erregina beltza» gisa deskribatu izan dute Jarboe La Salle Deveraux (Mississippi, Ameriketako Estatu Batuak). Swans taldea sortu zuen 1980ko hamarkadan Michael Girarekin batera, baina 1998tik bere kabuz dabil, rocka eta performancea nahasten. Bukowski aretoan aritukoda gaur, P. Emerson Williams gitarra jotzailearen laguntzarekin.
Entzuleekin harreman estua lortzen eta haiei sentipen indartsuak transmititzen saiatzen da Jarboe. Beti adierazi du Swansekin eginiko ibilbideaz harro dagoela baina bakarka aritzeak bere etorriari bidea libre uzten diola.
Kantetako hitzetan askotanerabili ditu mitologia edo esoterismoko gaiak. Suntsipenaren Indiako jainkosa beltzari eskaini zion Mahakali diskoa, 2008an. Geroztik, Durga CD (2009), Alchemic(2010) eta Indemnity (2011) diskoak argitaratu ditu, eta, aurten, A Symphony For Shiva kasetea.
Denera, 26 disko plazaratu ditu bakarka; beste 20, Swansekin; eta beste musikarirekin batera, 60 baino gehiago. Ikus-entzunezko artistekin ere lan asko egin ditu. Ahotsa jarri zion, esaterako, Lady Macbethi, Black Sun Drum Korps konpainiak Edinburgoko (Eskozia) Fringe jaialdirako prestaturiko bertsioan.
JARBOE
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Bukowski aretoan, Donostian.
Jarboe erregina beltza, gertutik
Swans taldeko buruetako bat izan zen Jarboe bakarka hasi aurretik, eta gaur arituko da Donostiako Bukowskin

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu